ALBISTEAK

PM10 partikulak

Artikulu honetan PM10 partikulak zer diren, zein diren kutsadura-iturri nagusiak eta zer efektu dituzten pertsonen osasunaren eta ingurumenaren gainean laburki azaldu nahi dugu.

 

PM10 partikulak atmosferan barreiatuta dauden 2,5 eta 10 µm bitarteko diametroko partikula solido edo likidoak dira.  Osagai nagusiak konposatu ez-organikoak (silikatoak, aluminatoak, metal astunak, etab.) eta karbono partikulekin lotutako konposatu organikoak (kedarra) dira.

 

 

 

 

Kutsadura-iturriak naturalak izan daitezke (erupzio bolkanikoak, jarduera sismikoak, jarduera geotermikoa, jatorri naturaleko suteak eremu naturaletan, higadura-prozesuak, Afrikako hautsen sarrera, itsas aerosolak, etab.) edo antropogenikoak (ibilgailuen zirkulazioa, errekuntza-prozesuak, herri-lanak eta eraikuntza, meatzaritza, zeramika edo zementu-fabrikazioa, etab.).

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Estatu mailako Emisio eta Iturri kutsatzaileen Erregistroaren arabera, partikulen 77,9% atmosferan existintzen den eta berriro suspentsioan jarri den hautsatik dator, 7,6% industriatik, eraikuntza eta merkataritzatik, 6,5% ibilgailuen garraioatik, 3,7% nekazaritza-erreketatik eta 3,3% etxeko jatorria dauka.

 

Granulometria, konposizio kimikoa eta morfologiaren aldakortasunaren ondorioz eragin ditzaketen efektuak era askotakoak dira. PM10 partikulen esposiziopean denbora luzean edo errepikakorrean egoteak pertsonen arnas sisteman efektu kaltegarriak eragiten ditu. Hori dela eta, egungo legislazioak pertsonen osasuna babesteko 50 mikrogramoak metro kubikoko 24 ordutan zehar eta urteko 35 aldi baino gehiagotan gainditzea muga bezala ezartzen du.

 

 

 

 

Halaber, partikula gehiengoak lurrean hauspeatzen dira lurreko eta uretako organismoen osasunean eragina izan dezakeen hautsa geruza bat sortuz. Gainera, eguzki-erradiazioa xurgatzen dute eta erradiazio infragorria harrapatzen dute berotegi-efektua areagotuz.

 

 

 

 

 

ARCn PM10 partikulen lagin-hartzea egiten dugu ondoren akreditatutako laborategi batean analisia burutzeko. Ziurtagirien atalean Eranskin Teknikoa eta ENACek igorritako egiaztapen-ziurtagiria kontsulta daiteke.

 

 

 

 

Edozein zalantza argitzeko edo gai honen gainean informazio gehiago emateko gurekin harremanetan jar zaitezkete ? posta elektronikoaren bitartez edo 943 36 83 17 telefonoan.

 

 

ARCko taldea.