PAISAIA- ETA INGURUMEN-INTEGRAZIOA

ESPAZIOAK BERRESKURATZEA

Giza jardueren edo obren ondorioz andeatutako ekosistemek eta horien eraginpean dauden espazioek ingurumena lehengoratzeko planak eta proiektuak prestatzea behar dute.

ARCn berrezarpen eta landareztatze-lanak planifikatzen eta egiten daramagu hasi ginenetik; beraz, hainbat arazori heltzeko aukera izan dugu, bai eta dauden berrezarpen-tekniken eta merkatuan eskuragarri dauden aukeren aurrerapenean egunean egoteko ere. Eremu honetan lortu dugun esperientzia handia dela eta, irtenbide onena aurki dezakegu kasu berezi bakoitzerako, eta arrakasta-berme onenekin.

Gure lan-ildo nagusiak eremu honetan honako hauek dira:

  • Berrezarpen- eta landareztatze-planak prestatzea eta horien segimendua egitea.
  • Espazio naturalak eta arlo andeatuak berreskuratzea.

PROIEKTUAK INTEGRATZEA NATURA-INGURUNEAN

Sistema naturalen dinamikaren, faunaren eta paisaiaren gaineko eraginak murrizteko proiektuak integratzeko ingurunean, natura-ingurunea eta dauden teknikak ondo ezagutu behar dira, kasu zehatz bakoitzerako egokiena den irtenbidea aurkitzeko.

ARCn natura-ingurunean eginiko proiektuetako parte-hartzearen historial luzea dugu; horren bidez, ingurunean proiektuak integratzeko dauden teknika eta sistemen ezagutza sakona dugu.

Eremu horretan egiten ditugun lan nagusiak honako hauek dira:

  • Higaduraren eta irristatzeen kontrola, teknika bigunen bidez.
  • Paisaiaren integrazioa.
  • Ingeniaritza naturalistikoaren teknikak.
  • Faunaren pasorako teknikak.

PAISAJISMOA

Paisaia babestea, kudeatzea eta antolatzea beharrezkoak dira, garapen ekonomia lortzeko, gizarte-ongizatearekin eta ingurumenarekin orekan dagoena. Gaur egun, gai honen inguruko legeria garatu denez, kontuan hartu behar izan da paisaia ingurunearen gainean inpaktua duten jarduketen proiektuen esparruan.

Eremu horretan, honako hauek egiten ditugu:

  • Paisaia-azterlanak.
  • Paisaia-integrazioko proiektuak.

Informazio gehiago eskatzea

LAN ESANGURATSUENAK

  • Dolomia sinterizazio-fabrika baten berrezartzeko plana, Dolomitas del Norte SArentzat (2017).
  • Meatze-ustiapenak berrezartzeko planak idaztea.
  • Gas-azpiegituren obren landareztatze- eta berrezarpen-proiektuak idaztea.
  • Donostiako Loiola auzoan instalazio hormigonatua berriz betetzeko eta berrezartzeko proiektuaren landareztatze-proiektua, Hormigones Ekarri SArentzat.
  • Berrezarpenaren bideragarritasun-analisia, betelanen bidez, Zallobenta harrobian, Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailarentzat (2011).
PAISAIA- ETA INGURUMEN-INTEGRAZIOA