INGURUMEN-INPAKTUA

Ingurumen Inpaktuaren Ebaluazioa (IIE) indarrean dagoen legerian eskatzen den prozedura da, eta aukera ematen du edozein proiektu edo jarduera abian jartzeak dakartzan ingurumen-ondorioak baloratu eta kudeatzeko. Gure jarduera-ildo nagusiak, gai honetan, honako hauek dira:

  • Ingurumen Inpaktuaren Azterlanak eta Ingurumen Dokumentu Estrategikoak idaztea.
  • Aholkularitza eta laguntza teknikoa IIEaren prozeduran.
  • Aholkularitza IIEren pean dauden proiektuen diseinuan.
  • Dokumentuak prestatzea kontsultak egiteko eta prozeduraren hasierarako.
  • Ingurumenaren inguruko memoriak, txostenak eta diagnostikoak egitea.

ARCn esperientzia zabala dugu eremu honetan; hainbat ezaugarritako proiektu-kopuru ugariren ingurumen-inpaktua ebaluatzeko prozeduran parte hartu dugu, eta horren bidez, ospe ona lortu dugu hainbat sektoretan, besteak beste, energia eolikoan eta gas naturalaren sektorean.

Informazio gehiago eskatzea

LAN ESANGURATSUENAK

PARKE EOLIKOAK

  • Ingurumen-aholkularitza Angolako lehen parke eolikoaren proiektua eta Ingurumen Inpaktuaren Azterlana prestatzean, Angolako Errepublikako Energia eta Uren Ministerioarentzat (2011).
  • Parke eolikoen Ingurumen Inpaktuaren Azterlanak idaztea, besteak beste, gaur egun EAEn eraikitako mendiko parke eoliko guztiak.
    • Elgeako (1997), Oizko (2001), Urkillako (2002), Ordunteko (2004), Badaiako (2004), Oiz II. Faseko (2006), Mandoegiko (2007), Jatako (2008), Ganekogortako (2010) parke eolikoak, Eólicas de Euskadi SArentzat.
    • El Busto parke eolikoa, Aresarentzat (2007).
    • Iturrietako (2008) eta Aldako Gurutzea (2009) Mendietako parke eolikoak, ESB International-entzat.
    • Eskuernaga (2010) parke eolikoa, Iberdrola Renovables SArentzat.
  • EAEn parke eoliko askoren inguruan aurreikusitako ingurumen-inpaktuen aurretiko analisiak eta zuzenketa-neurriak idaztea.
    • Elgea-Urkillako (1997), Oizko (2001), Badaiako (2003), Ordunteko (2003), Mandoegiko (2003), Ganekogortako (2003), Jatako (2004), Arkamoko (2007), La Aceñako (2007), Galdamesko (2007), Sollubeko (2007), Eltziegoko (2007), Gazumeko (2007) parke eolikoak, Eólicas de Euskadi SArentzat.
    • Motxotegiko (2007), El Campeadorreko (2007), Eltziegoko (2007), Sancho Elfuerteko (2007), Zanpazuko (2007), Iturrieta (2007) eta Aldako Gurutzeko (2007) mendietako parke eolikoak, Iberdrola Renovables SArentzat.
  • EAEko parke eoliko batzuen hasierako dokumentuak (aurretiko kontsultak) idaztea.
    • Jatako (2007), Arkamoko (2007), Eltziegoko (2007), Eskuernagako (2007), Galdamesko (2008), Ganekogortako (2008), La Aceñako (2008), Motxotegiko (2008), Sollubeko (2008), Eltziegoko (2008) parke eolikoak, Eólicas de Euskadi SArentzat.
    • Iturrieta (2008) eta Aldako Gurutzeko (2009) mendietako parke eolikoak, ESB Internationalentzat.

GAS NATURALA

  • Gas naturaleko azpiegitura-proiektu batzuen Ingurumen Inpaktuaren Ebaluazio prozedurari lotutako dokumentazioa idaztea.
    • Naturgasen Kontingentzien Telekontrol Zentroko Ingurumen Inpaktuaren Azterlana Barakaldo udal-mugartean, Sociedad de Gas de Euskadi SArentzat (2003).
    • Bergara-Iruneko III. faseko gasbidearen ahalmena zabaltzeko Instalazioen Baimenerako Proiektuaren III. eranskineko Ingurumen Inpaktuaren Azterlana, Naturgas Energía Transporte SAUrentzat (2006).
    • Idomek eginiko Euskadi-Treto eta Treto-Llanera gasbideen Ingurumen Inpaktuaren Azterlanen zuzendaritza eta berrikusketa, Naturgas Energía Transporte SAUrentzat (2007).
    • Arrigorriaga-Barakaldo eta Barakaldo-Santurtzi gasbidearen ahalmena zabaltzeko proiektuaren Ingurumen Inpaktuaren Azterlanaren dokumentazio osagarria, Sociedad de Gas de Euskadi SArentzat (2001).
    • Bergara-Iruneko gasbidearen ahalmena zabaltzeko proiektuaren Ingurumen Inpaktuaren Azterlanaren dokumentazio osagarria, Naturgas Energía SArentzat (2005).
    • Epele edo Landarbaso ubidearen haranean Bergara-Iruneko gasbidearen ahalmena zabaltzeko proiektua gauzatzeko ingurumen-baldintzatzaileen oinarrizko azterlana, Sociedad de Gas de Euskadi SArentzat (2004).
    • “Jaizubia (Hondarribia) auzoan Gas Naturalaren Eroapenaren Instalazioen Baimenaren Eraikuntza Proiektua”ren ingurumen-dokumentua, Naturgas Energía y Transporte SAUrentzat. (2012).

EGUZKI-ENERGIA

  • Natura-ingurunean eguzki-energia fotovoltaikoen instalazioen zenbait proiekturen Ingurumen Inpaktuaren Ebaluazio prozedurari lotutako dokumentazioa idaztea.
    • “Erriberagoitia” (Araba) sareari lotuta dauden bost eguzki-instalazio fotovoltaikoren proiektuaren dokumentu teknikoa eta ingurumenekoa (2006) eta Ingurumen Inpaktuaren Azterlana (2007), Bikote Solar-entzat.
    • Kripan udal-mugartean (Araba) eguzki-energia fotovoltaikoaren instalazioa ezartzeko proiektuaren hasierako dokumentua, Bikote Solarrentzat (2008).
    • Lantaron udal-mugartean (Araba) eguzki-energia fotovoltaikoaren instalazioa ezartzeko proiektuaren hasierako dokumentua, Bikote Solarrentzat (2008).
    • Haranan 300 kW-ko eguzki-instalazio fotovoltaikoa jarraitzaileekin instalatzeko proiektuaren hasierako dokumentua (2007) eta Ingurumen Inpaktuaren Azterlana (2008), Energiaren Euskal Erakundearentzat.

BESTE ENERGIA-AZPIEGITURA BATZUK

  • Lemoizen BIMEP azpiegiturak sortutako energiaren lurreko ebakuazioaren Ingurumen Inpaktuaren Azterlana, Energiaren Euskal Erakundearentzat (2010).
  • Bergarako Zentral Hidroelektrikoaren Kontzesio Proiektuaren hasierako dokumentua (aurretiko kontsultak) (2010) eta Ingurumen Inpaktuaren Azterlana (2011), Bergarako Udalarentzat.

MEATZEEN ESPLOTAZIOAK

  • Hainbat lan egin ditugu meatzeen proiektuen ingurumen-inpaktuaren ebaluazioaren inguruan.
    • Kaltzitaren lurpeko Ustiapeneko Ingurumen Inpaktuaren Azterlana, Mina Pandos-entzat, Micronizados Naturales-entzat (2001).
    • ”San Antón” Esplotazioaren Baimena Zabaltzeko Proiektu Aldatuaren Ingurumen Inpaktuaren Azterlana (2003).
    • “Amaya” CEaren (4.638 zk.) luzapena eskatzeko Esplotazio Proiektuaren Ingurumen Inpaktuaren Azterlana (2004).
    • ”Kanpanzar” CEaren (Zk. 4.743) lurpeko meatzea ikertzeko proiektuaren Ingurumen Inpaktuaren Ebaluazio Sinplifikatua (2004).
    • Kanpazarko Harrobiko lurpeko esplotazio-proiektuaren aurretiko kontsulten ingurumen-dokumentua (2008).
    • “Kanpanzar” CEaren (Zk. 4.743) lurpeko meatzeari kanpoko meatzaritzaren transferentziaren esplikazio-proiektuaren Ingurumen Inpaktuaren Azterlana idaztea (2009).
    • Eraikuntza eta eraispen hondakinen kudeaketa solairuaren Ingurumen Dokumentua, Calcinor Taldearentzat (2017)

BESTE LAN BATZUK

  • Natura-ingurunean eta meatze-ustiapenetan energia-proiektuen Ingurumen Inpaktuaren Ebaluazioko lanak egiteaz gainera, ARCn hainbat eremutan egin ditugu azterlanak (hondakindegiak, azterlan hidraulikoak etab.).
    • Landare poligonoan bideak birmoldatzeko proiektuaren Ingurumen Inpaktuaren Azterlana, Hernaniko Udalarentzat (2004).
    • TurtziozSki-Centre Ingurumen Inpaktuaren Azterlana, Turtziozko Udalarentzat (2004).
    • Bilboko Superportuan Bioetanola ekoizteko planyaren Ingurumen Inpaktuaren Azterlanean lankidetza, Bioener Energíarentzat (2005).
    • Punta Luceroko eolikoaren ikerketa eta garapen-proiektuaren Ingurumen Inpaktuaren Azterlana, Energiaren Euskal Erakundearentzat (2001).
    • Zaldibarko Eitzaga auzoko ibarrean arriskutsuak ez diren hondakinen hondakindegia eraikitzeko proiektuaren Ingurumen Inpaktuaren Azterlana, Verter Recicling SLrentzat. (2004).
    • “IraiErrota” (Ormaiztegi) 109. sektorearen urbanizazio-proiektuaren Ingurumen Inpaktuaren Azterlana (2007).
    • Karrika ubidearen Azterlan Hidraulikoaren Ingurumen Inpaktuaren Azterlana Oiartzunen eta bideratze-proiektua, Oiartzungo Udalarentzat (2011).
    • “Aizperro” 20. sektoreko urbanizazio-proiektuaren Ingurumen Inpaktuaren Azterlana Orion, Nasipa SLrentzat. (2011).
    • “Oianguko landa-parkeko garapen-proiektua. III. fasea: Golf-zelaia” (Ordizia-Gipuzkoa) proiektuaren hasierako dokumentua, Ikengu 05 SLrentzat. (2007).
    • Berriatuko udal-mugartean arriskutsuak ez diren hondakinen hondakindegi-proiektuaren hasierako dokumentua, Inforlur SLrentzat. (2010).
    • Legazpin kokatutako tiro zelai baten Ingurumen Inpaktuaren azterlana, Legazpiko udaletxearentzat (2018).
INGURUMEN-INPAKTUA