DRONEAK ETA KARTOGRAFIA

Geografia Informazioko Sistemak (GIS) erabiltzean, egoki baloratu eta kudeatu daitezke proiektu eta jardueren ingurumen-alderdiak, horien analisia eta ulermena errazteko eta, gainera, tresna eraginkorra da, informazio berria sortzeko.

GIS teknologiaren eta droneen (urrutiko kontrolaren bidez pilotatutako aireontzi edo PRAS izenez ere ezagutzen dira) arteko konbinazio berriaren bidez, gure zerbitzuak hobetu eta zabaldu ahal izan ditugu, hainbat lan-eremutan, besteak beste: ingurumeneko laguntza teknikoa, ingurumenaren kontrola eta zaintza, paisaiaren eta ingurumenaren integrazioa, kartografia prestatzea edo hainbat izaeratako azterlanak egitea. Eremu hauetan, honako zerbitzu hauek eskaintzen ditugu:

  • Produktu kartografikoak: ortoirudiak, lurreko eredu digitalak (LED), azaleren eredu digitalak (AED), mapa tematikoak (malden mapak, orientazioen mapak, katastroko mapak, zuhaitzen altueren mapak, uholde-arriskuen mapak etab.).
  • Informazio kartografikoa duten bisoreak diseinatzea, garatzea eta eguneratzea (GIS).
  • Fotointerpretazioa eta informazio espazialaren analisia (SHAPE, CAD, LIDAR, etab.).
  • 2D eta 3D simulazioa eta modelizazioa (irudi fotorrealistikoak, hegaldi birtualak etab.).
  • In company prestakuntza Geografia Informazioko Sistemen erabileran.

 

Arc Ingurumeneko aholkularitza - DRONEAK ETA KARTOGRAFIA  
  • Dron baten bitartez Beizaman kokatutako pinudi batzuen gainetik hegan egitea, Hazi Fundazioarentzat (2018).
  • Dron baten bitartez puntu-hodei baten sorrera Baztanen kokatutako lursail batean, Eima S.Lrentzat (2018).
  • Dron baten bitartez ortofotoen lorpena San Jose Harrobian, Aizkibel S.Arentzat (2017).
  • “Web Mapping” sistemaren bitartez GIS herramienta baten ezarpena, kudeaketa eta mantenimendua Euskadi, Asturias eta Kantabriako ingurumeneko kartografiarekin, Naturgas Energia Grupo-rentzat (2017tik).
  • Euskadi, Asturias eta Kantabriako ingurumeneko kartografiarekin Gis bisore baten diseinua eta gaurkotzea, Naturgas Energia-rentzat (2017-2018).

 

DRONEAK ETA KARTOGRAFIA