INGURUMEN-AZTERLANAK

ARCn diziplina anitzeko lan-taldea dugu, esperientzia handikoa, eta oso konprometitua etengabeko prestakuntzarekin. Talde hori hainbat ingurumen-arlotan adituak diren kolaboratzaileekin osatzen dugu, horrela ingurumen-azterlan gama zabala eskaini dezakegu, besteak beste:

  • Ingurune urtarraren azterlanak: ornogabeen indize biotikoen kalkuluak egiten ditugu eta ur naturalen ezaugarriekin eta ibai-ekosistemen kalifikazioarekin lotutako azterlanak (QBR, FQI indizeak etab.)
  • Natura-inguruneko azterlanak: ingurune fisikoaren ezaugarrien azterlanak, inbentario naturalistikoak eta fauna eta floraren inbentarioak egiten ditugu.
  • Baso-baliabideen azterlanak: baso-aprobetxamenduen eta landa-finken balorazioak eta tasazioak egiten ditugu, baso-kudeaketa jasangarriko planak eta baso-inbentarioak.
  • Ingurumen-arriskuen analisia: industria-jarduerek ingurumenerako duten arriskuak aztertzen ditugu, ingurumen-erantzukizuneko legeriaren esparruan.
  • Beste azterlan batzuk: azterlan akustikoak, eraikuntzako eta eraispeneko hondakinen kudeaketa-planak etab.

Informazio gehiago eskatzea

LAN ESANGURATSUENAK

  • Lankidetza “Nafarroako Ibaien 81 puntutan indize biotikoak zehazteko azterlan”ean, Ekolur SLrentzat eta Nafarroako Gobernuarentzat (2005-2016).
  • Lankidetza “Gipuzkoako Ibaien Kalitate Biologikoaren Azterlan”ean, Ekolur SLrentzat (2000-2015) eta Gipuzkoako Foru Aldundiarentzat (2015-2016).
  • Lankidetza “Gipuzkoako Ibaien Arrain Hazkuntzaren Azterlan”ean, Ekolur SLrentzat (2005-2015) eta Gipuzkoako Foru Aldundiarentzat (2015-2016).
  • Debako Sasiola harrobiaren eraginpean dauden Kostaldeen Babeserako Zortasun Eremua lehengoratzeko eta birjartzeko balorazioa, Uraren Euskal Agentziarentzat (2013).
  • Hainbat instalaziotako azterlan sonometrikoak, besteak beste, Naturgas Energíaren ERMak Euskadin eta industria-kokapenak.
  • Naturgas EnergíakBergara-Irun gasbidearen konpresio-estazioa instalatzeko aurrez esleitutako lau kokapenen egokitasunaren ingurumen-analisia (2011).
  • EAEn mini-parke eolikoen 20 kokapen posibleren ingurumen-ebaluazioaren azterlana, Energiaren Euskal Erakundearentzat (2010).
INGURUMEN-AZTERLANAK