ALBISTEAK

Europako Batasuneko hondartzetan zenbatutako itsas hondakinen % 80-85a plastikoak dira. Hauetatik, %50a erabilera bakarreko artikuluak osatzen dute eta arrantzarekin erlazioanatutakoak %27a.

 

Erabilera bakarreko plastikozko produktuen artean ohiko kontsumoko produktu-sorta handia aurkitzen dugu. Produktu hauek behin erabili eta gero botatzen dira, ez dira normalean birkiklatzen eta hondakinean bihurtzeko joera dute. Aldi berean, arrantza-aparailuen proportzio handia ez da jasotzen tratamendu bat emateko. Bi kasuek arrisku larria ekartzen dute itsasoko ekosistemetarako, biodibertsitaterako eta, potentzialki, giza-osasunerako.

 

 

 

 

 

 

Gaur egun, plastikoak eskuragarri daude, kontsumoak erosotasunari begiratzeko joera dauka eta hondakinak biltzeko eta tratamendu egokia emateko sustagarriak falta dira. Honen ondorioz, plastikoen kontsumoa asko igo da eta ingurunean zabalki sakabanatu dira.

 

Egoera honi aurre egiteko, aurreko maiatzaren 28an Europako batzordeak Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren zuzentarau-proposamena aurkeztu zuen. Proposatutako neurriak gehien erabiltzen diren hamar plastikoei eta plastikoa daukaten arrantza-aparailuei zuzendu dira, esate baterako, itsas-hondakinen % 70a.

 

Ondorengo taulan proposamenean jasotako neurriak eta erabilera bakarreko produktuak zeintzuk diren azaltzen da.

 

 

 

Kontsumoaren murriztapena

Merkaturatze-murrizketa

Produktu-diseinu baldintzak

Markatze-baldintzak

Produktorearen zabaldutako erantzukizuna

Banandutako-bilketa helburua

Sentsibilizazio-neurriak

Elikadura-ontziak

X

 

 

 

X

 

X

Edari-basoak

X

X

 

 

X

 

X

Txotx kotoidunak

 

X

 

 

 

 

 

Mahai-tresnak, platerak eta lastotxoak.

 

X

 

 

 

 

 

Puztuki-makiltxoak

 

X

 

 

 

 

 

Puztukiak

 

 

 

X

X

 

X

Ontziak eta bilgarriak

 

 

 

 

X

 

X

Edarietako ontziak eta tapoiak

 

 

X

 

X

 

X

Edari-botilak

 

 

X

 

X

X

X

Tabakoko produktu iragazkiak

 

 

 

 

X

 

X

Eskuzapitxo hezeak

 

 

 

X

X

 

X

Konpresak

 

 

 

X

 

 

X

Plastikozko poltsa arinak

 

 

 

 

X

 

X

Arrantza-aparailuak

 

 

 

 

X

 

X

 

Zuzentarau-proposamensa xehetasunarekin kontsultatzeko ondorengo estekan sakatu:

 

Zuzentarau-proposamena

 

ARCko taldea.

Artikulu honetan PM10 partikulak zer diren, zein diren kutsadura-iturri nagusiak eta zer efektu dituzten pertsonen osasunaren eta ingurumenaren gainean laburki azaldu nahi dugu.

 

PM10 partikulak atmosferan barreiatuta dauden 2,5 eta 10 µm bitarteko diametroko partikula solido edo likidoak dira.  Osagai nagusiak konposatu ez-organikoak (silikatoak, aluminatoak, metal astunak, etab.) eta karbono partikulekin lotutako konposatu organikoak (kedarra) dira.

 

 

 

 

Kutsadura-iturriak naturalak izan daitezke (erupzio bolkanikoak, jarduera sismikoak, jarduera geotermikoa, jatorri naturaleko suteak eremu naturaletan, higadura-prozesuak, Afrikako hautsen sarrera, itsas aerosolak, etab.) edo antropogenikoak (ibilgailuen zirkulazioa, errekuntza-prozesuak, herri-lanak eta eraikuntza, meatzaritza, zeramika edo zementu-fabrikazioa, etab.).

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Estatu mailako Emisio eta Iturri kutsatzaileen Erregistroaren arabera, partikulen 77,9% atmosferan existintzen den eta berriro suspentsioan jarri den hautsatik dator, 7,6% industriatik, eraikuntza eta merkataritzatik, 6,5% ibilgailuen garraioatik, 3,7% nekazaritza-erreketatik eta 3,3% etxeko jatorria dauka.

 

Granulometria, konposizio kimikoa eta morfologiaren aldakortasunaren ondorioz eragin ditzaketen efektuak era askotakoak dira. PM10 partikulen esposiziopean denbora luzean edo errepikakorrean egoteak pertsonen arnas sisteman efektu kaltegarriak eragiten ditu. Hori dela eta, egungo legislazioak pertsonen osasuna babesteko 50 mikrogramoak metro kubikoko 24 ordutan zehar eta urteko 35 aldi baino gehiagotan gainditzea muga bezala ezartzen du.

 

 

 

 

Halaber, partikula gehiengoak lurrean hauspeatzen dira lurreko eta uretako organismoen osasunean eragina izan dezakeen hautsa geruza bat sortuz. Gainera, eguzki-erradiazioa xurgatzen dute eta erradiazio infragorria harrapatzen dute berotegi-efektua areagotuz.

 

 

 

 

 

ARCn PM10 partikulen lagin-hartzea egiten dugu ondoren akreditatutako laborategi batean analisia burutzeko. Ziurtagirien atalean Eranskin Teknikoa eta ENACek igorritako egiaztapen-ziurtagiria kontsulta daiteke.

 

 

 

 

Edozein zalantza argitzeko edo gai honen gainean informazio gehiago emateko gurekin harremanetan jar zaitezkete arc@arcmedioambiente.com posta elektronikoaren bitartez edo 943 36 83 17 telefonoan.

 

 

ARCko taldea.

Oraingo honetan berri onak ditugu, ENACek PM10 partikulen laginak hartzeko UNE-EN 12341:2015 entsegu norman oinarrituta eta UNE-EN ISO / IEC 17025:2005 “Evaluación de la conformidad. Requisitos generales para la competencia de los laboratorio de ensayo y calibración” normaren irizpideen arabera akreditatu gaitu.

 

Entsegu-laborategia izateko egiaztapen-prozesuak ondorengo alderdiak frogatzea eskatzen du:

 

 

 

  • Metodoak eta prozedurak trebetasunez aplikatzen dituzten pertsonal konpetentea daukagu.
  • Beharrezkoak diren ekipamenduak dauzkagu eta egoki mantenduta eta kalibratuta daude.
  • Entseguak egiteko erabiltzen ditugun metodoak eta prozedurak teknikoki egokiak dira.
  • Kalitate-kontrol zorrotza daukagu.

 

Informazio gehiago eskatzeko 943 36 83 17 telefonora deitu dezakezu edo posta elektroniko bat bidali arc@arcmedioambiente.com helbidera.

 

 

Jakinarazi nahi zaituztegu bulegoa lekuz aldatu dugula. Hemendik aurrera Donostiako Portuetxe kalean egongo gara, 45b atariko bigarren solairuko 7 bulegoan.

 

 

 

 

 

Ondorengo estekan gure kokaleku berria ikus dezakezue Google Maps-en.

www.arcmedioambiente.com/eu/harremana/

 

Telefono eta faxeko zenbakia (+34) 943 36 83 17 izaten jarraitzen du.

 

Zuen zain egongo gara!

 

ARCko taldea.