ALBISTEAK

Entsegu laborategia bezala akreditatu gara!

Oraingo honetan berri onak ditugu, ENACek PM10 partikulen laginak hartzeko UNE-EN 12341:2015 entsegu norman oinarrituta eta UNE-EN ISO / IEC 17025:2005 “Evaluación de la conformidad. Requisitos generales para la competencia de los laboratorio de ensayo y calibración” normaren irizpideen arabera akreditatu gaitu.

 

Entsegu-laborategia izateko egiaztapen-prozesuak ondorengo alderdiak frogatzea eskatzen du:

 

 

 

  • Metodoak eta prozedurak trebetasunez aplikatzen dituzten pertsonal konpetentea daukagu.
  • Beharrezkoak diren ekipamenduak dauzkagu eta egoki mantenduta eta kalibratuta daude.
  • Entseguak egiteko erabiltzen ditugun metodoak eta prozedurak teknikoki egokiak dira.
  • Kalitate-kontrol zorrotza daukagu.

 

Informazio gehiago eskatzeko 943 36 83 17 telefonora deitu dezakezu edo posta elektroniko bat bidali ? helbidera.