ALBISTEAK

Droneekin harrobietan lanean

Oraingoan, Gipuzkoako harrobi batean droneekin egindako lanaren atal baten berri eman nahi dizuegu.

 

Hegaldi fotogrametrikoaz gain, oraingo hontan diana batzuen bitartez kontrol-puntuak erabili ditugu, zehaztasun handiagoa lortu ahal izateko.

 

Horrelako teknikarik ez dugu orain artekoan inoiz erabili eta guretzako erronka handia izan arren, dianak gu geuk prestatu ditugu, ustez behar zuten gogortasun, erresistentzia eta ikusterrezak izan zitezen 90 metroko altueratik.

 

Behin material guztia esku artean eduktzean, harrobian zehar dianak puntu estratejikoetan jarri eta x, y, z koordenadak hartu genituen. Lan honek goiz guztia eraman zigun baino oso gustora geratu ginen egindako lanarekin eta GPSak emandako zehaztasunarekin.

 

Diana baten kokalekuan kooordenadak hartzen

 

Dronarekin hegaldia egiterako garaian, kontuan izan genuen software espezifiko baten bitartez, hartu beharreko argazkiak azalerako modelo bat eta ortoargazki bat bihurtzeko izan beharra zeukala. Arazo batzuk eduki arren, 139 argazki ateratzeko gai izan ginen.

 

Dronarekin hartutako irudia nun diana bat antzeman daiteke

 

Proba honek, esperientzia jasotzeko balio izan digu eta aldez aurreko lana zein garrantzitua den irakatsi digu, agian momentuko hegaldia baino handiagoa. Argi daukagu zailtasun eta arazo teknikoak gertu izango ditugula baino beti ere aurrera jarraitu behar dugula. Orain emaitzak aztertzea falta zaigu baino hau beste atal baterako utziko dugu.

 

Drona aireratzeko eta lurreratzeko zonaldea

 

Egileak: Gonzalo Sagarna eta Joseba Tobar