ARC Ingurune-Informazioko Kudeaketa Entitatea bezala akreditatu da
ARCn aurrera pausu bat gehiago eman dugu gure zerbitzuak hobetzeko, Ingurune-Informazioko Kudeaketa Entitatea bezala akreditatuz, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailaren bitartez. Egiaztapen honek, beste enpresen izenean mota guztietako tramitazio elektronikoak egiteko ahalbidetzen gaitu, Ingurumen Informazioaren Kudeaketa Integralerako Sistemaren barne (IKS-eeM sistema).
Gure bezeroen izenean ondorengo jarduerak egin ditzakegu:
- Hondakin arriskutsuen eta ez arriskutsuen kudeaketarekin erlazionatutako dokumentazioaren tramitazioa (aldi baterako zentroen alta, onarpen-dokumentuak, segimendu eta kontrol dokumentuak, lekualdaketa-jakinarazpena, etab.).
- Beste jarduera batzuk, hala nola, urteroko hondakinen deklarazioen aurkezpena edo ingurumen arloko mota guztietako baimenak eta diru-laguntzak.
Arlo honetan eskaintzen ditugun zerbitzuei buruz informazio gehiago eskuratzeko, gurekin harremanetan jarri zaitezkete ? emailaren bitartez edo 943 36 83 17 telefonoan.
ARCko taldea.