ALBISTEAK

Sehaskatik sehaskara

Oraingo honetan oso interesgarria iruditu zaigun liburu bati buruz hitz egin nahi dugu “Sehaskatik sehaskara. Gauzak egiten ditugun era berriz diseinatuz”, Michael Braungart kimikariak eta William McDonough arkitektoak idatzita eta 2002an argitaratuta.

 

Liburua ameslaria izan da, ingurumena babesteko eko-efizientzia ez dela nahikoa eta horren ordez eko-efikaziaren beharra aldarrikatzearen ondorioz.

 

Eko-efizientzia “gutxiagokin gehio egin” kontzeptuan oinarritzen da eta ingurumenaren suntsiketa geldotzeko balio du baina ez arazoekin bukatzeko. Eko-efikazia aldiz, natura imitatzea bilatzen du eta berriro ere hartan integratzea. Liburuaren egileek, industriak eta pertsonak elkar daitezela proposatzen dute ondoren jarraitzen duena sortzen hasteko:

 

  • Zuhaitzek egiten duten moduan, behar duten baino energia gehio sortzen duten eta bere hondakin-urak aratz ditzaketen eraikinak.
  • Edateko ura efluente bezala produzitzen dituzten lantegiak.
  • Produktuak, behin bere bizitza baliagarria bukatzean, lurzorura bueltatzeko prest daudenak bertan deskonposatzeko eta landareentzako eta animalientzako elikagaietan eta lurrarentzako mantenugaietan bihurtzeko; edo, ziklo industrialetara birgehitu daitezkenak kalitatezko produktu berriak sortzeko.
  • Milaka milio baita bilioi dolarren balioko eta urtero giza eta natural erabileretarako leheneratutako materialak.
  • Bizi-kalitatea hobetuko duten eta aldi berean produktuak eta zerbitzuak banatuko dituzten garraiobideak.
  • Ugaritasun-mundu bat, eta ez mugetako, kutsadurako eta hondakinetako bat.

Liburuan zehar eko-efikazian oinarritutako kasu erreal arrakastasu ugari ematen dira inspirazioa eta itxaropena emanez. Europar Batasuneko “ekonomia zirkularreko” gaurko estrategiak ikuspegi hau bultzatzen du; beraz, hain beharrezkoa den gaur egungo modelo ekonomikoaren transformazioa errealidadean bihur dadila espero dugu.

 

 

Egilea: Zuriñe Elosegi