ALBISTEAK

Mapak webean

Geografia Informazioko Sistemak, kartografia eta datu-baseak konbinatuz geografikoki erreferentziatutako datuak irudikatzea ahalbidetzen duten hardwareko eta softwareko sistema konplexuak dira. Erabilera anitzeko herramienta izanda, osagai espazialeko ia edozein jardueran erabili daiteke, kudeaketa eta erabaki-hartzea ikaragarri erraztuz. Ingurumenaren kasuan, ingurunearen eta baliabide naturalen analisi eta ikerketa egokiak egiteko, SIG-ak behar-beharrezkoak bihurtu dira. Halaber, ingurumena eremu desberdinetan zuzenki integratzeko funtsezkoak dira, hala nola, lurraldearen antolamenduan edo ingurune naturalean kokaturiko proiektuen diseinuan.


Herramienta hau ezaguerak edo baliabide nahikoak ez dituzten pertsonen edo erakundeen eskura jartzeko helburuarekin, ARCn software bat instalatu gabe eta  interneten bitartez ikusarazi daitezkeen mapen diseinua eta etengabeko aktualizazioa eskaintzen dugu. Mapa bakoitzaren edukia erabiltzaile bakoitzaren beharren arabera sortu egiten dugu. Zentzu honetan, kartografia-iturriak oso desberdinak izan daitezke: administrazio publikoek eskura jarritako kartografia tematikoa, guk geu dron profesionalen bitartez sortutako produktu kartografikoak (bereizmen handiko ortoirudiak, lurraren eredu digitalak edo azaleren eredu digitalak)... Hortaz, erabiltzaileek errazak eta aldi berean erabaki-hartzeko erabilgarriak diren operazioak egin ditzakete, hala nola, kapa desberdinak aktibatu edo desaktibatu, zooma area jakinaren gainean egin, kontsultak edo datu zehatzak bilatu, distantziak eta areak neurtu, etab.


Ondorengo irudian sakatuta, instalazioen (goi-tentsioko dorreak, uren eroanbideak, zentral elektrikoak, etab.) eta intereseko ingurumen elementuen (babestutako natura-guneak, Natura 2000 sarea, hezeguneen inbentarioak, etab.) arteko koinzidentzia adibide moduan ikus dezakegu.

 
 
 
 
 


ARCko taldea.