ALBISTEAK

ARC Ingurune-Informazioko Kudeaketa Entitatea bezala akreditatu da

ARCn aurrera pausu bat gehiago eman dugu gure zerbitzuak hobetzeko, Ingurune-Informazioko Kudeaketa Entitatea bezala akreditatuz, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailaren bitartez. Egiaztapen honek, beste enpresen izenean mota guztietako tramitazio elektronikoak egiteko ahalbidetzen gaitu, Ingurumen Informazioaren Kudeaketa Integralerako Sistemaren barne (IKS-eeM sistema).

 

 

Gure bezeroen izenean ondorengo jarduerak egin ditzakegu:

 
  • Hondakin arriskutsuen eta ez arriskutsuen kudeaketarekin erlazionatutako dokumentazioaren tramitazioa (aldi baterako zentroen alta, onarpen-dokumentuak, segimendu eta kontrol dokumentuak, lekualdaketa-jakinarazpena, etab.).
  • Beste jarduera batzuk, hala nola, urteroko hondakinen deklarazioen aurkezpena edo ingurumen arloko mota guztietako baimenak eta diru-laguntzak.

Arlo honetan eskaintzen ditugun zerbitzuei buruz informazio gehiago eskuratzeko, gurekin harremanetan jarri zaitezkete ? emailaren bitartez edo 943 36 83 17 telefonoan.

 

 

ARCko taldea.