ALBISTEAK

ARC egiaztapeneko prozesuan

Bai administrazio publikoek eta bai bezeroek, entitateek konpetentzia tekniko egokia, kalifikatutako giza taldea, ekipamendu egokia eta kalitate-irizpideekin eta lan-metodo aproposekin beraien jarduera garatzen dutela bermatzeko, geroz eta gehiago ENACek emandako egiaztapenean fidatzen dira. Testuinguru berri honi erantzuteko, ARCn UNE-EN ISO 17025:2005 “ Adostasunaren ebaluazioa. Entsegu eta kalibrazio laborategien konpetentziarako baldintza orokorrak“ norma ezarri dugu, PM10 partikulen lagin-hartzea bere ondorengo analisia egiaztatutako laborategi batean egin ahal izateko.

 

Oraintsu eta egiaztapenaren eskaera burutu ondoren, ENACeko auditoria-taldeak ebaluatu gaitu. Hurrengo irudian auditoreak gure landa-lana ikuskatzen zuen unea ikus dezakegu.

 

 

 

 

 

Kanpoko auditoria eta gero, lana egiten jarraituko dugu egiaztapen-prozesuko hurrengo faseekin jarraitzeko.

 

ARCko taldea.