LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA

Lurraldearen antolamendu egokiak aukera ematen du biztanleen bizi-kalitatea hobetzeko, lurralde-oreka eta natura-baliabideen babesa eta hobekuntza bilatuz. Horretarako, materia honetan tartean diren alderdiak txertatzen dituen ikuspegia ezarri ahal izatea ezinbestekoa da, baina hori, askotan, ez da erraza.

Zentzu honetan, ARCko lan-taldean diziplinarteko formazioko profilak ditugu, lurralde-antolamendua bezain konplexua den alorran lanak arrakastarekin garatzea ahalbideratuz.

Gure jarduera-ildo nagusiak eremu horretan honako hauek dira:

  • Aholkularitza eta laguntza Lurralde eta Sektore Antolamenduko Planak idazten.
  • Ingurumen-intzidentzia duten planak zehazteko aholkularitza.
  • Lurraldearen eta natura-baliabideen antolamendu, plangintza eta kudeaketa-analisiak.
  • Laguntza proiektuetarako egokiak diren kokapenak aurkitzen eta hautatzen, ingurumen-ikuspuntua kontuan hartuta.

Informazio gehiago eskatzea

LAN ESANGURATSUENAK

  • EAEko Energia Eolikoaren Bigarren Lurralde Plan Sektorialaren Hasierako Dokumentu Estrategikoa, Energiaren Euskal Erakundearentzat (2018).

  • 2013an aurkeztutako EAEko Energia Eolikoaren Bigarren Lurralde Plan Sektorialaren ingurune-analisia eta ingurune aspektuen gaurkotzea, Energiaren Euskal Erakundearentzat (2018).

  • Hernanin kokatutako lursail baten Ingurumen-Ebaluzio Estrategiko Sinplifikatuaren prozeduran laguntza eta Ingurumen Dokumentu Estrategikoa idaztea, Juper Bat S.A.Urentzat (2018).

  • Grosen kokatutako lursail baten Ingurumen-Ebaluzio Estrategiko Sinplifikatuaren prozeduran laguntza eta Ingurumen Dokumentu Estrategiko idaztea, Bi Berri S.Lrentzat (2018).

  • Asteasun kokatutako lursail baten Ingurumen-Ebaluzio Estrategiko Sinplifikatuaren prozeduran laguntza eta Ingurumen Dokumentu Estrategikoa idaztea, Javier Yeregui Aramendi arkitektoarentzat (2018).

  • 6. poligonoan Pitch&Putt zelaia eta praktika-eremua instalatzeko Plan Bereziaren Ingurumen-dokumentu estrategikoa, Urnietako Udalarentzat (2016).
  • EAEko Energia Eolikoaren Bigarren Lurralde Plan Sektorialaren ingurumen-analisia, ingurumen-alderdiak idaztea eta ingurumen jasangarritasunaren txostena idaztea, Eusko Jaurlaritzaren Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailarentzat (2011-2013).
  • Antolamenduko Plan Bereziaren Ingurumen Inpaktuaren Baterako Ebaluazioaren Azterlana Oianguko landa-parkean, Ordiziako Udalarentzat (2007).
  • Artziniegako arau subsidiarioen berrikuspenaren Ingurumen Inpaktuaren Baterako Ebaluazioaren Azterlana, Artziniegako Udalarentzat (2005).
LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA